
Odontologia kontserbatzailea
eta endodontzia
Hortz bat kariesagatik zein desgasteengatik kaltetuta badago konpontzeko aukera dugu. Horretarako teknika zuzenak (konpositezko enpasteak edo rekonstrukzioak) zein teknika ez zuzenak, (laborategian egindako inkrustazioak) erabili ditzakegu. Beti ere ahalik eta kontserbatzaileena izanez.
Hortzaren nerbioa kaltetuta dagoen kasuetan, endodontzia deritzon tratamendua egin beharko da, aipatu dugun nerbioa kendu eta ondoren hutsa gelditzen den erro barneko kanala ongi itxiz.

Inplanteak
eta aho kirurgia
Inplanteak falta zaizkigun hortz-haginak berreskuratzea ahalbidetzen digute, era honetan jarri eta kentzekoak diren protesiak ekiditea lortu dezakegu, bai estetika eta bai erosotasun aldetik horrek dakarren onurarekin.

Estetika eta errehabilitazioa
Batzutan pazienteek ez dakite zergaitik ez zaizkien beraien hortzak edo irribarrea atsegin, hortzen forma edo koloreagatik ote den, hortz okerrak edukitzeagatik ote den….
Horrelakoetan garrantzitsua da azterketa eta planifikazio egoki bat egitea, gaur egun ditugun teknika anitzen eskutik pazienteak tratamenduaren emaitzarekin pozik sentitzera eramango dituztelarik.

Periodontzia
Periodontzia ohiak eta orokorrean hortz-haginak zein inplanteak eusten dituzten estruktura guztiak zaintzeaz arduratzen den espezialitatea da.
Gaixotasun periodontalak, (gingibitisa, periodontitisa, mukositisa eta periinplantitisa) faktore askoren menpe daude eta horietako batzuk, hala nola genetikoki emanak datozenak ezin ditugu ekidin, ezta aldatu ere. Baino badakigu mantentze lan egoki bat eginez, gure osasun periodontala ahalik eta denbora luzeenean bermatu dezakegula.





Odontopediatria
Esnezko hortzaginak garrantzitsuak dira ahoaren forma eta funtzioa mantentzeko. Denboraz lehen galdutako hortz-haginak gerora arazoak ematen dituzte behin betiko hortz-haginetan, horregatik, haurrek dituzten txantxarrak tratatzea gomendatzen da. Guk karies edo txantxar hauek mina ematen hasi baino lehen tratatzearen garrantzia azpimarratu nahi genuke, oraindik enpaste batekin nahikoa denean.
Haurra minez hasten denean txantxarrak nerbioa kaltetu duenaren seinale izan liteke eta hala bada, pulpotomia edo pulpektomia deritzen tratamenduak egin behar dira, beti ere enpaste soilak baino zailagoak, gaztetxoenen dentistarekiko lehen esperientzia deserosoagoa eginez.


Ortodontzia
Haur, gazte eta helduentzat bai bracketekin, alineadore gardenekin (ortodontzia ikustezina deritzona) eta baita miofuntzionalak deritzen aparatuekin. Azken hauekin arnasketa landu eta aho inguruko muskulaturaren funtzioa bere normaltasunera eramaten saiatzen gara ohitura txarrak ekidinez.
Era berean, ahoaren ekilibrio oklusala lortzen saiatuko gara errehabilitazio neuro-oklusalaren kontzeptuak jarraituz.